XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Meatze batetan lan egitera doaz.

Meatzari jantzi, eta tresna egokiak hartu behar ditugu.

Prest al zaudete?.

Orgak meatze barrurantz bultza itzazue.

Baina, beherantz ihes egin ez dezaten ardura har ezazue.

Heldu zarete; orain meatzeko ormak aztertu behar dituzue, aterako duzuen mineralkia non dagoen, eta orma ongi dagoenentz ikusteko.

Utz itzazue lan tresnak zoluan, eta eskuez orma ukituko duzue, baina gehiegi pasatu gabe; hau da, ormaren irudimenezko planua seinalatu behar duzue, eta gero ezin dezakezue planu hori pasa.

Beraz, orma hori kontutan eduki, eta lanean has zaitezte.

Higidura horik ongi egiteko, aurretik ariketak egin beharko dituzue.

Tresnak alde batetara utzirik, gerri higiduretan arituko gara.

8 denboraldiz baliatuko gara.

Haserako jarrera: Zangoak banaturik, eta besoak buruaz gainetik.

1.- Gorputza eskuin zangoaren alderantz eraits, eskuahurrak zoluan ipini arte, eskuin oinaren aurrean.

2.- Gorputza haserako jarrerara jaso.

3.- Gorputza ezker zangoaren alderantz eraits, eskuahurrak zoluan ipini arte, eskuin oinaren aurrean.

4.- Gorputza haserako jarrerara jaso.

5.- Gorputza aurrerantz eraits, eskuahurrak zoluan ipini arte, eskuin ahurra eskuin oinaren aurrean eta ezkerra ezker oinaren aurrean.

6.- Gorputza haserako jarrerara jaso.

7.- Gorputza atzeko alderantz bota, ahal dezazuen bezainbeste.

8.- Gorputza haserako jarrerara jaso.